Jakin ezazu gehiago...
Miguel Ángel Markaida
(Leku Ona gozotegiko
artisau-maisua)
Azken sorkuntzak: Olentzero piruletak

Olentzero, hain geurea dugun pertsonaia, berreskuratzeko asmoarekin, txokolatezko piruleta bitxia sortu dut, Olentzeroren “Landetxo Goikoa” baserriaren omenez. Baserria Izenaduba Basoan dago: Mungiako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, mungiarren, inguruetako herritarren eta kanpotarren gozamenerako ikuskizunak eta aldi baterako erakusketak barne hartzeko sustatu duten baso xarmangarri mitologikoa.

Txokolate esnedun apartazko eta txokolate zurizko medailoia, makilatxo bati lotua, zeina Olentzeroren eta “Landetxo Goikoa” baserriaren iruditxo serigrafiatu batez apainduta dagoen.

LEKU ONA pasteleria-gozotegia ©2014. Eskubide guztiak gordeta.